Bilboko Kafe Antzokiak kontzertu "berezia" antolatu du azaroaren 1erako "Gutiziak" zikloaren baitan, Victoria Williams eta Simone White artista estatubatuarren saioarekin. Kontzertua 20:30etan hasiko eta sarrerak hamar euroko prezioa izango du, areto bilbotarretik jakinarazi dutenez. Seguir leyendo el arículo
Eszenatoki gainean elkarrekin izango dira bi artista estatubatuar handiak. Batetik AEBetako 'alt-country' delakok eman duen emakumerik garrantzitsuenetariko bat, Victoria Williams, eta bestetik, folk amerikar berriak eman duen kantari arrakastatsua, Simone White.
Victoria Williams "rock alternatiboaren erregina" da. Musika ulertzeko berezkoa modua duen emakumea da, country musika eta folk doinuak rockarekin uztartzen trebea izanik. Joshua Tree basamortuan bizi da eta 1995tik gaur egun arete hezurretako gaixotasun baten aurka borrokan dabil.
Lousianan (AEB) jaioa, bere kantagintzak beti egin du herri musika eta tradizioaren alde. Hala nola, ispirazio iturri moduan erabiltzen ditu natura bera eta egunekotasunean aurkitzen diren gauza ezberdinak. Berriki, M. Ward eta Vic Chesnuttekin batera ibili da biran. Momentu honetan bere disko berria izango dena grabatzen dabil bere etxean, Joshua Tree basamortuan. Diskoaren ekoizpena bere laguna den Isobel Campbellek (Belle & Sebastian) egingo du.
Bestalde, Simone White gaur egungo folk mugimendu berriak eman duen artistarik esanguratsuenen artean dago. Hawain (AEB) jaiotako kantaria Joni Mitchellekin alderatua izan da, pixkanaka Cat Power, Laura Veirs, Feist edota Joan As Police Woman moduko artisten ondoan jarriaz.
Artista familia batean hezia, 20 urterekin Hawaitik alde egin zuen New Yorkera abiatuz. Bertan osatu zuen bere lehengo lana izan zen "The Sincere Recording Company Presents Simone White" (2003) diskoa, eta bigarren lanarekin ("I Am The Man") Europa osoan zehar ezagun bilakatu zen.
Folk musika jorratzen du, garai bateko doinuetan oinarrituz, 1970eko hamarkadako kantarien kutsua izanik bere musikak. Maitasun istorioez gain haratago doa bere kantagintza, eta AEBetako barne istorio ilunak azaleratzen ditu. Aurten plazaratu berri du bere lan berria: "Yakiimo".



