Kieveko (Ukraina) Mimirichi konpainiak "Plastic Fantastic" izenburuko muntaia aurkeztuko du larunbat honetan Sondikako Kultur Etxean (Bizkaia), Udaleko Kultura Sailak antolatuta. Talde ukrainarra Errusia aldeko haurrentzako antzerki talderik garrantzitsuenetariko bat da, eta pailazo eta pantomimaren arteak erabiltzen ditu, antolatzaileek adierazi dutenez. Seguir leyendo el arículo
"Plastic Fantastic" ikuskizunean zehar, Mimirichi taldeak plastikoa erabiltzen du bere filosofia erakusteko, "poztasunez beteriko esperientzia bezala", musika, pailazo, pantomima eta inprobisazioaren bidez. Pailaso taldea kolore bakarreko planeta gris batean aurkitzen dira hondamendiaren ondoren, eta mundua kolore askoz margoztu nahi dute era barregarri baten bitartez.
Ikuskizunak hamar atal ditu, besteak beste, pailazoen arteko hizketaldi bat hitzik esan gabe, soilik plastikoa erabiliz; txanpon-makinen inguruko egoera, gizona saria irabazten ez duenean zoro moduan ipintzen den egoera; dantza eginez bizia hartzen duen panpin puztua; ur gainean dauden zelofanezko usoak. Momentu bakoitzean, Mimirichik kolore berriak ezartzen ditu munduan eta azkenean planeta bizia eta loratua bihurtzen da.
Ikuskizuna Sondikako Kultur Etxeko auditorioan izango da, arratsaldeko 17:30etan. Sarreraren salneurria hiru eurokoa izango da 12 urte baino gazteago direnentzat eta bost eurokoa gainontzekoentzat. Sarrerak BBKn lortu daitezke, orotarako kutxazainen bitartez, Telekan, telefonoz (944 310 310 ) eta interneten (www.bbk.es) edota txarteldegian ordu bat lehenago.



