Búsqueda

EUSKADI.-Justiziak bilatzen zituen ohiko lau gaizkile atxilotu dituzte Gorlizen (Bizkaia)

Ertzaintzaren agenteek lau pertsona (bata adingabekoa) atxilotu zituzten atzo goizean Gorlizen (Bizkaia), espetxeratze aginduak zituztela-eta Justiziak bilatzen baitzituen. Laur atxilotuek zituzten bete gabeko kondenak eta delituzko aurrekari anitzez (gehienak ondasunaren aurkako delituen ingurukoak) osatutako polizia fitxak, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Seguir leyendo el arículo

Goizeko lehen orduetan aurkitu zituen Ertzaintzak lau gaizkileak Gorlizeko Botola auzoan eta berehala atxilotu zituzten. Gizonezkoetako bat (39 urte) Basauriko espetxera eraman zuten eta Iruña Okara (Araba) 37 eta 39 urteko beste emakumezko bi. Bestalde, 16 urteko adingabea aske utzi zuten bere senideen zaintzapean.

Era berean, ertzainek 15 urteko beste adingabeko bat ere aurkitu zuten atxilotuekin batera. Joan den irailaren 15etik Portugaleteko babes zentro batetik desagertua omen zegoen gazte hau, eta dagoeneko bere legezko tutoreen esku jarri dute.

Copyright ©2009 Yahoo!, Todos los derechos reservados

Advertencia: Archivamos datos personales en este sitio. Para saber para qué usamos tu información, consulta nuestro Política de Privacidad