Búsqueda

EUSKADI.-Javier Galparsorok eta Aldauri Fundazioak jaso dute Bilbo Iparra-Hegoa II. Saria

Javier Galparsoro Errefuxiatuari Laguntzeko Euskadiko Batzordeko presidentea eta Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako hirigunea berreskuratzeko lanean dauden talde ezberdinak biltzen dituen Aldauri Fundazioa saritu ditu Bilboko Udaleko Berdintasuna, Lankidetza eta Herritarren Saila Bilbo Iparra-Hegoa II. Sariarekin. Sariaren epaimahaiak edizio honetan aurkeztutako bost hautagairen artean "aukeraketa egiteko zailtasunak" nabarmendu du, guztiak "kalitate oso altukoak" izan baitira. Seguir leyendo el arículo

Azkenean, zailtasunak zailtasun, epaimahaiak erabaki du saria ematea Bilboko Elizbarrutiko Caritas eta Bakeaz elkarteek bermatutako hautagaiei, hau da, pertsona fisiko bati (Javier Galparsoro) eta pertsona juridiko bati (Aldauri Fundazioa).

Bilbo Iparra-Hegoa Saria, Ekuadorren misiolari dagoen eta "Los Rios" aldizkariaren zuzendaria den Josetxu Caniberi eman zitzaion, bizi-baldintzak hobetzeko eta misiolari-lanetan Iparra-Hegoa hesia murrizteko egindako lanaren truke. Aurten, saria, beste ikuspegi batekin baina helburu berarekin, hemendik lan egiten duten pertsona eta erakundeentzat izan da.

Sariaren epaimahaiaren arabera, Javier Galparsorok (Valladolid, 1956) pertsonifikatzen du errefuxiatuen eta etorkinen giza eskubideak defendatzeko eta dibertsitatetik gizarteratzearen eta elkarbizitzaren alde pertsona askok egindako lana.

Bestalde, Aldauri Fundazioa 20001ean sortu zen Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako hirigunean ekonomia sozialaren, elkartasunaren eta herritarren parte-hartzearekin lan eta gizarteratzeko esperientziaren eta lanaren bitartez.

Copyright ©2009 Yahoo!, Todos los derechos reservados

Advertencia: Archivamos datos personales en este sitio. Para saber para qué usamos tu información, consulta nuestro Política de Privacidad