Ertzaintzaren agenteek 31 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizaldean Bilbon indarra erabiliz egindako lapurreta delitu bat leporatuta. Hiriburu bizkaitarreko Poza kalean aparkatuta zegoen auto bateko kristala hautsi nahian ikusi dute susmagarria agenteek, galarazi egin diote eta berehala atxilotu dute, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Seguir leyendo el arículo
Gaur goizaldeko 4:30ak aldera, Ertzaintzaren patruila bateko agenteak herritarren segurtasunerako zainketa lanak egiten ari ziren Bilboko Astarloa kalean. Handik gutxira, gizonezko bat ikusi dute ondoan dagoen Poza kalean, aparkatuta zeuden autoen inguruan zebilen alde batetik bestera.
Gizonezkoa autoen barrualdea begiratzen hasi da eta bat-batean, horietako baten (Opel Vectra bat) leihatila hausten ikusi dute agenteek harri batekin.
Ertzainak berehala hurreratu eta gizonezkoa geldiarazi dute eta honek, harria lurrera bota du. Aipatutako leihatilak ez zuela kalterik jasan egiaztatu ostean, gizonezkoa (31 urte) identifikatu eta atxilotu ostean, ertzainetxera eraman dute indarra erabiliz egindako saiakera mailako lapurreta delitu bat leporatuta.



