Búsqueda

EUSKADI.-Gipuzkoako Foru Aldundiak bukatu ditu GI-2637 errepidea Segura eta Zegama artean zabaldu eta hobetzeko lanak

Gipuzkoako Foru Aldundiak bukatu ditu, 17 hilabeteren ondoren, GI-2637 errepidea 1,8 kilometroko tarte batean zabaldu eta hobetzeko lanak, hau da, Seguratik Zegamako udal barrutiaren mugarainokoak (Kortaberriako bidegurutzea). Idiazabaldik Segurarainoko tartean orain dela urte batzuk egin ziren hobekuntzei jarraipena emateko proiektua da, eta 5,9 milioi euroko inbertsioa ekarri du. Seguir leyendo el arículo

Proiektuan GI-2637 errepidea 1.800 metro inguruko luzeran zabaldu eta hobetzeko egin beharreko lanak zehazten ziren, alegia, Segurako

saihesbidearen bukaerako biribilgunetik Zegamako udal barrutiaren

mugarainokoak, foru erakundetik gaur azaldu dutenez.

Proiektatutakoaren arabera galtzada zabaldu egin da 6-8 motako ebakidura izan dezan (hiru metro zabal diren lerroak eta metro bateko bazterbideak), ahal zen neurrian lehengo plataforma aprobetxatuz. Lur-erauzketaren aldean metro bateko areka egin da, eta harri-lubetaren aldean, berriz, 0,5 metroko berma.

Era berean, proiektuaren barruan sartzen ziren, alde batetik, Segurako saihesbidearen bukaerako biribilgunea handitzea, eta beste aldetik, beste bi biribilgune egitea, bata baserrietako sarbideak berregiteko eta bestea Kortaberria auzora doan GI-3701 errepideko lotunea berregiteko, GI-2637 errepidearen aurreko tartean -Idiazabal eta Segura artean- egindako lanen eskema berari jarraituz.

Segurako saihesbidearen bukaerako biribilgunea (GI-3520 errepidetik Zeraina joateko eta Segurako herrigunean sartzeko bidegurutzea) handitu egin da, kanpoko diametroa 46 metrokoa izan dezan, eta bi lerro, metro bateko kanpoko bazterbidea eta 1,5 metroko barrukoa izan ditzan.

Beste bi biribilguneak, tartekoa eta bukaerakoa, hau da, Agerrekoa eta Luizigaingoa, sei metro zabaleko lerro bakarrarekin eta metro bateko bazterbideekin proiektatu dira. Biribilgune horiei esker, baserrietarako lehengo sarbideak antolatu dira eta Kortaberriarako errepideko bidegurutzea hobetu da.

Proiektua egiteko, 25 metro garai diren lur-erauzketak egin behar izan dira, bai eta bost metroko garaiera gainditzen ez duten betelanak ere. Era berean, harri-lubeta hormigoitu batzuk eta hormigoi armatuzko horma batzuk eraiki dira, eta horietako bat egin aurretik mikropilotezko pantaila bat egin behar izan da.

Copyright ©2009 Yahoo!, Todos los derechos reservados

Advertencia: Archivamos datos personales en este sitio. Para saber para qué usamos tu información, consulta nuestro Política de Privacidad