Gipuzkoako Aduna, Ataun, Aia, Anoeta eta Zeraingo udalek -denek 2.000 biztanle baino gutxiago dituzte- energia kontrolatzeko eta aurrezteko Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak eta EEE Energiaren Euskal Erakundeak bultzatutako ekimenean parte hartuko dute. Seguir leyendo el arículo
Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko diputatu Carlos Ormazabalek esan duenez, foru erakundeak %80an finantzatuko du Aduna eta Zeraingo udalen partaidetza kostua, biak 1.000 biztanle baino gutxiago dituztelako, eta %60an, berriz, Ataun, Aia eta Anoetako udalen kasuan, 1.000 biztanle baino gehiago baititzute.
Ormazabalek adierazi duenez, ekimen hori tokiko iraunkortasuna bultzatzeko politiken barruan sartzen da, arreta berezia jarriz landa-eremuari eta biztanlez nahiz azaleraz udalerri txikienak direnei, proiektu horretan parte hartzeko aukera izan dezaten.
Eudelek, EEErekin laguntzarekin, aurrezki eta eraginkortasun energetikoa sustatuko du 26 euskal udalerritan. Hasteko, energiaren kontsumoa kontrolatuko da, udal eraikinetan ezarritako energia neurgailuen bidez. Horien irakurketa koordinatu eta errazteko, gainera, erabiltzeko erraza den software bat ezarriko da, kontrolerako eta jarraipenerako ere balioko duena.
Kontsumoak eta jokabideak zenbait hilabetez kontrolatu ostean, Ekintza Plan bat diseinatuko da, gerora udalek kontrastatuko dutena, hain zuzen ere. Ondoren, plan hori ezarriko da, kostu baxuko edota zero kostuko neurriak erabilita; neurri horiek, instalazioen kontsumoan eta aipatu eraikinetako langile eta erabiltzaileen prestakuntzan oinarrituko dira.
AURREKARIA
Ekimenak badu aurrekari bat: "Ener in town" izeneko europar proiektu arrakastatsua, zeinaren bidez aurrezki ekonomiko nahiz energetiko garrantzitsuak atzitu ziren aplikatu zen udalerrietan. Euskal Autonomia Erkidegoan, zenbait udalerritan jarri zen martxan ekimen hori, esperientzia-pilotu moduan: Bakion, Bergaran, Derion eta Agurainen. Udalerri horietan lortutako aurrezkia %10etik gorakoa izan da.
Orain, aurrezki hori beste udalerri batzuetara zabaltzea da Eudelen eta EEEren helburua. Horretarako, honako programan parte hartzeko aukera eskaini die beste euskal udal batzuei. Guztira, beraz, 26 udal eta 78 eraikin izango dira proiektuan parte hartuko dutenak. Eudelen asmoa da, neurtzeko beharrizanaren kultura gizartean sustatzea, eraikuntza publikoetan aurreztu, modernizatu nahiz berritzeko, eta lorpen horiek mantentzeko.
Interesa adierazi duten udal guztiei banatu zaie deialdia, honako planteamenduak errespetatzeko baldintzarekin: esperientzia gauzatzeko hiru eraikin eskaintzea; energia kudeatzaile bat izendatzea, proiektutik eratorritako egitekoak gauzatzeko; zerbitzuaren kostu osoa bere gain hartzea, hau da, 6.100 euro; Eudelek, bestalde, dagozkion ekipoak kontratatu ditu, ekipamendua eta softwarea hornitzeko, kontsumo-kontrolaren aholkularitza-lanak egiteko eta,
azkenik, aurrezki-neurriak proposatu ahal izateko; esleipenaren enpresa RSM Gasso izan da.



