Guztira 298 postu izango dira Gernika-Lumon (Bizkaia) datorren urriaren 26an ospatuko den Urriko Azken Asteleheneko azokan, eta azken urteetako joerari jarraituz, artisauak izango dira salmenta postu gehien okupatuko dituztenak, 42 tokirekin. Halaber, gazta izango da presentzia handien izango duen produktua, guztira 61 ekoizle izango dira-eta. Seguir leyendo el arículo
Bestetik, barazkiak (41) eta ogia eta euskal pastela (30) saltzen duten postuen ordezkaritza ere "nabarmena" izango da. Makineriari eta kontserbei dagokienez, 16 postu izango dira sail bietan. Frutak 14 postutan izango dira, loreak eta landareak hamar postutan, bederatzi erroskilena, sei eztiena, zortzi sagardoena, bat arrautzena eta 14 kaleko salmentarena.
Salmenta postu gehienak Juan Kalzada kalean ezarriko dira, guztira 89, hain zuzen ere. Beste guztiak, Artekalen (64), Industria kalean (46), Pasealekuan (42), Ocho de Enero kalean (26), Adolfo Uriosten (12) eta San Juan kalean (11) ezarriko dira.
Bestalde, aurten ere Adolfo Urioste eta Juan Kalzada kaleetako bidegurutzean Turismo Bulegoaren postua ezarriko da. Bertan batu ahal izango dira bisitarien mugikortasuna errazteko eta parte-hartzaileen izenak eta kokalekua jakin ahal izateko planoa eta informazioa.
Barazki, fruta, dekorazio-landare, txakolin, ezti eta gazta sailetako lehiaketak izango dira. Sail bakoitzeko sariak adosten dituzten epaileei dagokienez, aurtengoan ere Euskadiko lehen sektoreko teknikariak izango dira lan horietan.
Bada, gaztaren dastaketari dagokionez, izen eta ospe handiko sukaldariak izango dira: Zortziko jatetxeko Daniel Garcia, Haizian jatetxeko Jose Miguel Olazabalaga, Jaureguibarria jatetxeko Beñat Hormaetxe, Boroa jatetxeko Javier Garcia, Gaminiz jatetxeko Aitor Elizegi, Faisan jatetxeko Iñaki Gabiola, Zarate jatetxeko Sergio Ortiz de Zarate eta, azkenik, Zallo jatetxeko Iñigo Ordorika.



