Búsqueda

EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar hego-mendebaldeko haizeak eta fronte bero batek giroa epelduko dute. Zeruan hodeiak nagusituko dira eta tarteka euria egingo du, baina oro har, euri txikia izango da. Seguir leyendo el arículo

Hego-mendebaldeko haizeak bolada gogorrekin joko du eta tenperatura maximoak 20 graduko muga gaindituko du kostaldean eta balio honen inguruan ibiliko da gainontzeko tokietan.

Itsasoan, hego-mendebaldeko haizeak, 4ko indarrarekin, lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, eta gainontzekoetan itsaskirria edo itsaskia. Medebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5 metroko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 17-18 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 6:03an eta 18:28an izango dira, eta itsasbehera, 12:20an.

Copyright ©2009 Yahoo!, Todos los derechos reservados

Advertencia: Archivamos datos personales en este sitio. Para saber para qué usamos tu información, consulta nuestro Política de Privacidad