Búsqueda

EUSKADI.-Elkargik 342,4 milioi euro onartu ditu 1.394 enpresentzat, zirkulatzailea finantzatzeko ildoan

Elkargik 342,4 milioi euroko zenbatekoa onartu du gaur arte 1.394 enpresentzat, 450 milioi euroko kopuruan aurkeztu eta irizpena eman diren eta 1.518 enpresei zegozkien eskarien osotasunetik, Euskadiko Administrazio Publikoarekin sinatutako zirkulatzailea finantzatzeko ildoari dagokionean. Aurkeztutako eskarien zenbateko osoaren %23,9 ez da onartua izan. Seguir leyendo el arículo

Elkargiren arabera, datu hauek, egungo testuinguru ekonomiko-finantzarioaren aurrean euskal enpresa-ehunak duen likidotasunaren behar ezinbestekoa berretsi egiten dute. Honela, zirkulatzailea finantzatzeko lerro hau martxan ipini izana balioztatzearekin batera, 2010. urteari begira aurreikusten den panorama finantzarioaren aurrean aipatu lerroa zabaltzearen "ezinbestekotasuna" agerian uzten dute.

Bestalde, eta sozietatearen ohiko jardueraren barruan abal jarduerari berariaz dagokionean (zirkulatzailearen lerroa aparte utzita), urteko lehen bederatzi hilabeteetan Elkargik 225,4 milioi euroko zenbatekoan abalak formalizatu ditu, iazko epe berdinean emandako 227,5 milioi euroko zenbatekoarekin alderatuta, abal jarduera maila ia berdina (%1era iristen ez den jaitsierarekin).

Abal jarduera honen barruan, abal finantzarioek, 96,6 milioi euro formalizatuta, %9,1 egin dute behera eta abal teknikoek berriz, 128,8 milioi euro formalizatuta, %5,6ko hazkundea izan dute, iazko epe berdinarekin alderatuta.

Era berean, Elkargik, urteko lehen bederatzi hilabeteetan, 1.161 enpresa bazkide berri egin ditu, eta honela, bere bazkide diren enpresen kopuru osoa 11.252 enpresa izateraino handitu da. Sozietatearen indarreko arriskua 1.143 milioi euroraino iritsi da, baliabide propioak 92 milioi euroraino hazi direlarik.

Copyright ©2009 Yahoo!, Todos los derechos reservados

Advertencia: Archivamos datos personales en este sitio. Para saber para qué usamos tu información, consulta nuestro Política de Privacidad