Búsqueda

EUSKADI.-Debegesak Barnetegi Teknologiko bat antolatu du Debabarreneko enpresentzat, Zenaurin (Bizkaia), azaroaren 17 eta 18rako

Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, Innovanet Sarera atxikitutako kide bezala, Barnetegi Teknologiko bat antolatu du Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez bultzatutako "+Euskadi2009" Planaren barruan. Seguir leyendo el arículo

Barnetegia Zeanurin (Bizkaia) egingo da, azaroaren 17an eta 18an, eta Debabarreneko enpresa txiki nahiz ertainetako gerente edo arduradunei zuzendua dago. Guztira 12 plaza daude eta 90 euro ordaindu behar dira. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

Elkartetik azaldu dutenez, barnetegiak enpresak teknologia berrietara hurbiltzeko aukera emango du, eskuragarri dauden erreminta erabilgarri guztiak ezagutzeko. Erreminta hauek eskualdeko enpresei produktibitatea, eraginkortasuna eta merkatuko posizionamendua hobetzen lagunduko die.

Copyright ©2009 Yahoo!, Todos los derechos reservados

Advertencia: Archivamos datos personales en este sitio. Para saber para qué usamos tu información, consulta nuestro Política de Privacidad