Búsqueda

EUSKADI.-Bilboko Udalak Isozaki dorreetan dagoen lokal bat lagako dio Eusko Ikaskuntzari

Eusko Ikaskuntzak Bizkaiko egoitza berria izango du Isozaki dorreetan, Bilboko Udalarekin gaur sinatu duen lagapen-hitzarmenari esker. Bi solairuko lokala da, ia 170 metro karratuko azalera erabilgarria duena, Uribitarte pasealekuko 10ean dago (Isozaki Atea egoitza-multzoaren ezkerreko dorrean) eta Bizikidetza Plazan du sarbide zuzena. Seguir leyendo el arículo

Hamar urtez lagako zaio Eusko Ikaskuntzari udal titulartasuna duen erdiguneko lokalaren erabilera eta, epe hori bukatzean, bi alderdien adostasunaz baino ezingo da hitzarmena luzatu.

Epeak irauten duen bitartean, lokala Eusko Ikaskuntzaren Bizkaiko egoitza gisa baino ezin izango da erabili eta Eusko Ikaskuntzak berak hartuko ditu bere gain lokala moldatzeko eta mantentzerako gastuak. Gainera, lokala erabiltzeko baldintza onetan itzultzeko konpromisoa ere hartu du erakundeak.

Bilboko Udalaren eta Eusko Ikaskuntzaren arteko lankidetza-harremanan barruan sartzen da Isozaki dorreetako udal lokala lagatzeko hitzarmena. 1995az geroztik funtzionatzen duen lankidetza horren ondorioz hainbat jarduera kultural bideratu dira, besteak beste, sinposioak, jardunaldiak, ikerketa zientifikoak eta Eusko Ikaskuntzaren atal zientifikoek bultzatutako beste zenbait jarduera.

Eusko Ikaskuntza 1918an sortu zen Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako aldundien ekimenez eta irabazi nahirik gabeko erabilera publikodun erakundea da. Bere jarduera diziplina anitzekoa da eta hainbat lurraldetan bideratzen da, euskal kulturaren oinarrizko gabeziak eta erronkak argitzeko asmoz.

Eusko Ikaskuntzak presentzia handia du Bilbo zein Bizkaiko gizartean eta erakundeetan. Erakundeak kulturaren eta zientziaren arloan egiten duen lan eskergaren helburua da euskal kulturaren balore tradizionalak finkatu eta kulturari dagokionez euskaldunak diren eremuetako bizilagunentzat onuragarriak izango diren balore berriak sortzea.

Copyright ©2009 Yahoo!, Todos los derechos reservados

Advertencia: Archivamos datos personales en este sitio. Para saber para qué usamos tu información, consulta nuestro Política de Privacidad