Búsqueda

EUSKADI.-BBK-k bulego berriak ireki ditu Eibarren eta Zarautzen (Gipuzkoa)

BBK-k bi sukurtsal berri ireki ditu gaur Gipuzkoan. Eibarko bulegoa Toribio Etxeberria kaleko 16 zenbakian dago, eta Zarauzkoa, San Frantzisko kaleko 11 zenbakian. Horrela, kutxa bizkaitarra Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru lurraldeetan dago presente, eta 247 bulego ditu EAE osoan. Seguir leyendo el arículo

Eibarreko eta Zarautzeko bulegoetan -biak kutxazain automatikoz hornituak-, Gipuzkoako merkatuan esperientzia duten hiru pertsonetako lan-talde bana dago lanean eta BBK-ren ohiko zerbitzu eta produktu guztiak eskaintzen dituzte. "Izan ere, gure kutxak Gipuzkoara eraman nahi izan baitu bezeroak xede dituen jardute-eredua batetik, partikular eta enpresentzako arreta berezituan oinarritzen dena, eta bestetik, Banka Pertsonaleko zerbitzua ere", azaldu dute BBK-ko arduradunek.

Bulego berriek 150 metro karratutik gora dute. BBKren negozio ereduaren isla dira, "eta bezeroei zuzenduriko kutxa garden baten irizpideekin bat datoz". Estetikaren ikuspuntutik, gune zabal eta modernoak dira, eta euren aurrealde osoa kristalezkoa denez, bulegoetako egur argiko zoruak eta diseinuzko altzariak ikus daitezke kanpotik.

"Bulego eredu berri honek pertsonarteko harremanak sustatzen ditu; lehiatilak garrantzia galtzen du, eta harreman zuzena eta gertukoa errazten duten guneak sortzen dira", adierazi dute.

Copyright ©2009 Yahoo!, Todos los derechos reservados

Advertencia: Archivamos datos personales en este sitio. Para saber para qué usamos tu información, consulta nuestro Política de Privacidad