Búsqueda

EUSKADI.-Metro Bilbaok zerbitzu bereziak eskainiko ditu igandean Galdakaon ospatzen den Ibilaldia'09 dela eta

Metro Bilbaok dispositibo berezia jarriko du martxan igandean, Ibilaldia'09 dela eta. Trenen maiztasuna bost minutukoa izango da enborrean ia egun osoan, bi norabideetan, Boluetan Metro Bilbaoren eta EuskoTrenen arteko lotura errazteko, Ibilaldia, aurten, Galdakaon egingo da-eta. Seguir leyendo el arículo

Ibilaldiaren 2009ko edizioaren antolatzaileek EuskoTrenen Zuhatzuko geltokitik gertu dagoen zirkuitua diseinatu dute; hartara, Metro Bilbaoren linea eta, zehazki, Boluetako geltoki intermodala puntu erabakigarria izango da Bilboko metropolitik Bizkaiako ikastolen jaira garraio publikoan joan nahi dutenentzat, garraio konpainiatik adierazi dutenez.

Zerbitzua eta EuskoTrenekiko loturak ondo joan daitezen bermatzeko, segurtasunezko neurri prebentiboak hartuko ditu Metro Bilbaok, Boluetan jendetza handia ez pilatzeko. Horrela, langile gehiago ipiniko dira geltoki horretan, laguntzeko eta argibideak emateko, egun osoan jende asko ibiliko dela aurreikusita. Antolatzaileek 100.000 pertsona inguru joango direla kalkulatu dute.

Era berean, hainbat gomendio ezarri dira zirkulazioa ahalik eta ondoen eta azkarren joan dadin, bidaia erosoago izatea eta jendetza pilatzea saihesteko, besteak beste, Ibilaldira joateko metroa hartzea Boluetaraino eta han EuskoTren Zuhatzuraino; taldean joanez gero, metrorako eta EuskoTrenerako balio duen hamar bidaiako txartela erostea; jendetza saihesteko metroan joan-etorrikoa edo Creditrans erabiltzea; eta megafoniatik, teleadierazleetan, informazioko euskarrietan zabaltzen diren aginduak eta jarraibideak errespetatzea eta Metro Bilbaoko langileen esanei jaramon egitea.

Copyright ©2009 Yahoo!, Todos los derechos reservados

Advertencia: Archivamos datos personales en este sitio. Para saber para qué usamos tu información, consulta nuestro Política de Privacidad