Búsqueda

EUSKADI.-Guggenheim Bilbao Museoak "Artea eta sormena III: narrazioak arte garaikidean" udako ikastaroa eskainiko du aste honetan

Guggenheim Bilbao Museoak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Eder Fakultateak "Artea eta sormena III: narrazioak arte garaikidean" udako eskainiko dute museoan bertan ostegunean eta ostiralean, 2007an sinatu zuten lankidetza hitzarmenaren arabera, hain zuzen, museoko iturriek jakinarazi dutenez. Seguir leyendo el arículo

Aurtengoa hirugarren "Artea eta sormena" ikastaroa da eta horren koordinatzaile izan dira Josu Rekalde, artista eta EHUko Arte Eder Fakultateko katedraduna, eta Marta Arzak, Hezkuntza eta Interpretazio

zuzendariordea Guggenheim Bilbao Museoan. Izan ere, EHUk antolatzen dituen "Bilbao Arte eta Kultura 2009" udako ikastaroen barruan dago.

Guggenheim Bilbao Museoan "Pribatutik publikora: Guggenheim Bildumak" erakusketa ikusgai dela bide, ikastaroan narrazioa arte garaikidean nola txertatzen den landuko da. Horretarako, hainbat modutan ekingo zaio narrazioari: batetik, egileei dagozkien ezaugarriak aintzat hartuko dira, hau da, banaka lan egiten duten artistenak edo elkarrekin sortzea proposatzen duten taldeenak, eta, bestetik, narrazioari berari dagozkion ezaugarriak aztertuko dira, hots, horren literaltasuna eta irakurketa anitzak.

Ikastaroak beraz, helburu du sortze-prozesuan dauden askotariko aukerak aztertzea eta narrazioa hezkuntzarako tresna gisa zer nolakoa den hausnartzea. Hainbat saiotan -hitzaldiak, eztabaida-guneak, lantegi praktikoak, adibidez- gai hori jorratuko dute nazioarteko artistek eta jakitunek, narrazioak arte garaikidean betetzen duen lekuan aditu direnek.

Ostegun goizean, "Literaltasuna esperientzia artistikoan: istorioak kontatzea "saioari ekingo zaio. Bertan izango da nazioartean entzutea duen Peter Greenway zinema-artista eta hark

emango duen hitzaldian -"Margotutako ipuinetatik filmatutako ipuinetara"- azalduko du zinemak bere izaera eta oinarriak berriro pentsatu eta haren mugetatik haratago joan behar duela. Ondoren, Rika Burnham New Yorkeko Frick Collection-aren Hezkuntza arduraduna izango da hizlari, "Begien eta adimenaren ertzean: irakaskuntza-ereduak XXI. mendean" mintzaldian.

Arratsaldez, Jac Leirner artistak bere ibilbideko artelan batzuen atzean dauden pasadizoak eta berezitasunak azalduko ditu "Artelana sortzearen esperientzia" izeneko hitzaldian.

Ostiralean, "Elkarlotzen diren narrazioak" saioari ekingo zaio. Horretan lan-taldean sortzen eta jarduten duten ZEMOS 98 taldeko bi kide izango dira: Ruben Diaz eta Felipe G. Gil; horiek "Iturburu-kodea: birnahasketa" hitzaldia emango dute. Ikastaroa amaitzeko, Francesc Torres artista katalan ezaguna arituko da haren lanen inguruan, "Instalazio multimedia historiako hainbat narrazioen euskarri gisa" berbaldian.

Copyright ©2009 Yahoo!, Todos los derechos reservados

Advertencia: Archivamos datos personales en este sitio. Para saber para qué usamos tu información, consulta nuestro Política de Privacidad